Canalesek dino udako txapelketei begira prest ikusten dala

Leticia Canales, Sopelako surflariak laugarren postua eskuratu eban Portugalen

Leticia Canales laugarren geratu da Europako txapelketean

Leticia Canales surflaria / Basque Team

Aurtengoan ezin da izan Sopelako surflariarentzat. Santa Cruz, Portugalen izandako txapelketean laugarren postua lortu eban, eta ez zan podiumean sartu, 2021 txapeldun kontinentala izan ostean.

Leticiaren arabera, bere aita eta bere ahizta zaharrenari esker hasi zan surfean. Eurek sartu eben Leticia eta bere ahizta bikia, Loiola, kirol honetan. Surfean hasi izan ez balitz, seguruenik Leticia belar hockey jokalaria izango litzateke, hori baita bere bigarren pasinoa eta 14 urte bete arte praktikatu eban beste kirola. Betidanik egon da kirolari lotuta.

Denporaldi zailak izan ebazan belauneko arazoengatik (birritan egin eutsien ebakuntzea), baina azken urteak bereziki onak izan dira. “Bazen garaia urte osoa lesino barik pasatzeko eta Women’s Qualyfing Series zirkuituan erregulartasunez lehiatzeko”. Miyazakiko Munduko txapelketea hasiereatik gorriz markatuta egon da bere egutegian: “Nire helburua Jokoetarako plaza lortzea da. Oso kirolari gutxi sartuko dira, akats asko zuzendu behar dira, baina ez dot ezinezkotzat jotzen”.

Leticiak 25. postuan bukatu eban 2018ko Taharako Munduko txapelketako banakako lehia, eta Aloha Cup-a (taldekako txapelketea) irabazi eban taldearen partaide izan zan. “Ez ginan ondo hasi eta erantzukizuna hartu neban. Hamar minututan hiru olatu on hartu behar nebazala banekien eta presino hori ederto etorri jatan onenak harrapatzeko”. 2019an asko hobetu eban eta Miyazakiko Munduko txapelketean 15. izan zan banakako lehian.

Epe luzera, Leticia Canalesek INEFeko ikasketeak amaitu nahi dauz eta surfari lotuta jarraitu nahi dau. Uste dau kirolak hazten dirala kirolariek horiek hobetzeko parte hartzen dabenean.

Gaur Jokoan daukagu Leticia Canales, Sopelako surflaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00