2025eko tailerrak Barrikan, Gorlizen eta Urdulizen izango dira

Gaur amaituko da ikastaroetan izena emoteko epea

Lilaguneko tailerrak hasiko dira laster

Gaur amaituko da Lilaguneko 2025eko ikastaroetan izena emoteko epea. Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunidadeko Bardintasun Sailak Lilaguneko 2025eko tailerrak abiarazoko ditu laster. Tailerrak doakoak dira, baina aldez aurretik izena emon behar da. Horretarako epea gaur bertan amaitzen da Ainhoa Rodriguez egitasmoaren planifikazinoan dabilen beharginak esan deuskunez.

Aurten hiru tailer eskainiko dira Barrikan, Gorlizen eta Urdulizen. 2026an zehar beste lau tailer egingo dira, eskualdeko udalerri guztietan zazpi tailerren eskaintza osotzeko: Berangon, Lemoizen, Sopelan eta Plentzian. Aurtengo tailerren izenburuak honako honeek dira: ‘Gure bizitzak lideratzen’, ‘Eskalatzea tresna gisa’ eta ‘Zainduz ahaldundu: Eraldaketarako tresnak eta trebetasunak’.

Izena emoteko moduak

Interesa dabenek izena emon ahal dabe urriaren 13ra arte lilagune@uribekosta.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, 946 762 674 telefonora deituz edo 616 470 653 telefonora whatsapp bat bidaliz. Plaza kopurua mugatua da eta gaindituz gero, zozketa egingo da ikastaro bakotxan izena emon daben emakume guztien artean. Uribe Kostako Mankomunidadeko udalerrietan erroldatutako emakumeek izango dabe lehentasuna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00