Patxi Zubizarreta: "Lo faltaren nobela beharrezkoa zala pentsau neban"

"Lo faltaren nobela beharrezkoa zala pentsau eta idatzi neban"

Patxi Zubizarretak aurtengo Zubikarai saria irabazi dau

Patxi Zubizarreta / Europa Press

Patxi Zubizarreta idazlea izan da aurtengo Agustin Zubikarai literatur saria irabazi dauana. Bere nobela ‘Gau otsoak’ izan da sairuta, lo falta ardatz dauana. Adela da protagonistea, 45 urteko kazetaria dana, ume bategaz eta bikotekide barik. Insomnioari buruzko erreportai bat egitea bialdu dabe eta hori izango da istorioaren abiapuntua.

Lo falta

Gure gizartean eta batez be pandemiak eraginda, lo falta lekua hartzen hasi da, eta horrek dauan eragina isladatzen saiatu da Patxi Zubizarretak, bere esanetan “egunez txikiak diren arazoak gauaz biderkatzen dira”. Urriaren 27an emon eutsien saria Patxiri, Ondarroako Udalak eta Elkar Argitaletxeak alkarlanean. Eleberria datorren urtean zehar egongo da salgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude