8 milioi ikustaldi eta 4 mila harpidedun daukaz telesail digitalak

4. denboraldia dago ikusgai

‘Loa eta Laia’, telesaila, ikuskizuna, material didaktikoa…

"Loa eta Laia" telesailaren egileak / "Loa eta Laia"-Adrian Morote

Loa eta Laia animazinozko telesail digitalaren laugarren denboraldia hasi da. Lehenengo atala dago ikusgai atzotik. ‘Bat, bi, hiru eta lau! Doinuak hamalau’ dauka izena laugarren denboraldiak. Paul Caballero eta Josu Bergara dira telesail honen sortzaileak. Bergarak gogoratu dauanez, alabakaz marrazkiak ikusterakoan sortu zan ideia. Baloreetan eguneratu beharra egoala ohartu zan hain zuzen. Bardintasuna, ekitatea edo alkartasuna moduko baloreen garrantzia azpimarratu dau.

Orain arteko hiru denboraldietan 8 milioi ikustaldi baino gehiago eta 4 mila harpidedun daukaz Loa eta Laia-k. Josu Bergarak dino, mimoz egindako telesaila dala. Caballero eta Bergaragaz batera, Ane Martinez eta Leire Aparicio abeslariak dagoz, eta David Sanchez ekoizpen musikalaren arduraduna da. 4. denboraldian didaktika musikalean eta balio unibersaletan sakotzen da. Tin eta Ton dira pertsonai barriak. Loa eta Laiarentzat ipuinak kontetan dabez.

Ikuskizuna

Telesailaz gain, ikuskizuna be sortu dabe. Amurrioko Antzokian eskeini eben lehenengoz urtarrilaren 17an. Getxon, Muxikebarrin ikusi ahal izango da martiaren 15ean eta maiatzaren 16an Galdakaon, Torrezabal kultur etxean. Kontzertu modukoa da eskaintzen dana, telesailean azaltzen diran kantuak eskaintzen dira eta sorpresak be badagoz. Loa eta Laia telesailak izendapen bi lortu dauz azken urtean. Seriesland jaialdian jaso eban lehenengoa eta bigarrena KIDSFestival jaialdian. Azken honetan, saria irabazteko finalean dagoz eta barikuan banatzen dira sari honeek. Aipatu behar, Euskal Herritik kanpo be jarraitzaile ugari daukazala. Loa eta Laia telesailagaz lotuta, bestalde, irakasle eta ikasleentzako material didaktikoa eskaintzen dau loaetalaia.eus webgunean. Telesaila Youtuben eta Makusi plataforman ikus daiteke. Hamar atal izango dauz laugarren denboraldiak. Orain hasi eta abendura bitartean, garagarrilean eta abuztuan kenduta, atal bat kaleratuko da hilero.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00