Lucas Fernandezen jokalariek mailarik onena erakutsi gura dabe Zaragozan, Ferrolen izandako porrota alde batera itxita

Girona, ligako liderraren aurka jokatuko dabe gernikarrek eguen arratsaldean Kopako lehen finalaurrekoan

Lointek Gernika, ezustekoa emotera Kopara

Lointek Gernika talfdeko jokalariak entrenamentu baten atarrian Maloste kiroldegian / Bizkaia Irratia

Zortzi talde lehiatuko dira eguenetik aurrera Espainiako Erreginaren Kopan, liga txapelketako sailkapeneko lehen zortzi postuetan kokatutakoak lehen itzuliko partiduak jokatu ostean. Lointek Gernika Bizkaia zortzi hautatuen artean dago eta Kopan lehiatzeko aukerea izatea sari bat da Lucas Fernandezek zuzentzen dauen taldearentzat, denporaldiaren lehen zatian egindako lan onaren erakusle.

Ferrolen kantxan partidu negargarria egitetik dator Gernika-Lumoko taldea. Talde galiziarra aurkari zuzena da play offetan sartzeko borrokan eta lehia galtzeaz ganera, basket-average dalakoa be galdu eben bizkaitarrek. Izan be, 13 puntuko aldea lortu eben Malosten eta 26 puntugaitik galdu eben A Coruñan.

Halanda ze, gernikarrek euren mailarik onena berreskuratu gura Kopa txapelketarako. Girona, ohorezko mailako liderraren aurka jokatuko dabe eguen arratsaldean Erreginaren Koparen lehen finalaurrekoan. Lucas Fernandezek Girona kanporaketea gainditzeko faborito nagusia dala autortu arren, ez deutso ikararik eta bere taldeak ausart jokatu behar dauela dino. Talde bizkaitarra ez da bakarrik egongo Zaragozan, marea granateko ehun zale baino gehiago joango dira-eta Fernandezen ekipoa animatzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00