“Urdaibaiko Guggenheim museoa orokorrean zer izango dan definiduta dago. Orain diru baliabideak beste erakunde batzutatik eskuratu eta proiektua martxan jarri behar da” zehaztu deusku gaur BFAko Kultura diputaduak Lorea Bilbaok Goizeko Izarretan saioan. Jaurlaritzak 2028ko kultur planaren barruan batuta dauka proiektu hau, eta Bizkaiko Foru Aldundiak 40 milioi euro daukoz gordeta museoa egiten danerako. Momentu honetan emon beharreko pausuez berba egin deusku foru diputaduak.
Euskerearen erabileran eragiteko aukerak eskaintzea ezinbestekoa da eta administrazinoek eskaini behar dabez aukera horreek Lorea Bilbao kultura diputaduaren esanetan. Gazteen artean erabilereak gora egin dagian, ikusentzunezkoak funtsezkoak dira diputaduaren ustez.
Azken inkesta soziolinguistirkoaren arabera, gogoratu euskerearen erabilerak gora egin dauela 16 urtetik 24 urtera bitarteko gazteen artean. Euskaldunen kopuruak gora egin dau hiru lurraldeetan eta baita hiru uriburuetan be.
Erabilerea ez da handitu ezagutza beste eta lekurik euskaldunenetan gero eta gaitasun txikiagoa dauke euskaldunek euskeraz egiteko. Euskera gehien hori bai, 16 eta 24 urte bitarteko gazteek egiten dabe. Eta gaur egun euskaldunen erdia baino gehiago eremu erdaldunetan bizi da.
Foru erakundeak ehun bat gizarte -eragile batu dauz gazteen artean eta aisialdian euskerearen erabilerea sustatzeko.
Erabilerea sustatu eta hizkuntzearen aktibazinoan inplikautako eragileen sare lana bultzatzeko. Topaketen helburu nagusiak Bizkaian euskerearen erabilera sustatzeko dagozan egoera, beharrak eta zailtasunak aztertzea da, sinergiak ezartzea eta hizkuntzearen etorkizunerako garrantzitsuak izango diran erronkak eta lan arloak identifiketea.