Luis Prieto, SD Eibarreko prestatzaile fisiko eta futbol jokalari ohiari alkarrizketea

Luis Prietogaz Eibarren aurtongo denboraldi zailaz, pasan dan denboraldi amaiereaz eta Athleticeko bizipenez berbetan ibili gara

Luis Prieto: “Hondino amets gaiztoak daukodaz Espanyolen aurkako partiduagaz”

Luis Prieto euki dogu Dimako Herriz Herri irratsaioan. Dimoztarra izanik, ez dau irratsaioa galdu gura izan. Urteak daroaz Joseba Etxebarriaren taldean prestatzaile fisiko lanetan. Pasa dan denboraldian, Eibarren lehen taldea hartu eben eta denboraldi gazi-gozoa izan zan. Zuzeneko igoera postuetatik puntu bakar batera geratu ziran eta play-offetan Oviedon kontra galdu egin eben. Aurtongo denboraldian aldaketa ugari jasan ebazan Eibarreko lehen taldeak eta nahi eben emaitzak lortu ezinik ibili eta gero, zuzendaritza batzordeak Joseba Etxebarriaren eta bere lantaldearen kontratua bukatutzat emotea adostu eban.

Momentu horrek gogoratzeaz gain, bere futbol ibilbide profesionala be gogoratu dogu: lehen talderako jauzia, gol gustokoena, partidu esanguratsuena, San Mames zaharra… Gaur egun taldea zelan ikusten dauan be itaundu deutsagu eta Manchester United-en kontrako kanporaketea be aitatu dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00