Afrika hurrago sentitzea nahi leukie antolatzaileek

Ekitaldi ugari antolatu dabez Afrikaren Alde alkartean dagozan taldeek

Maiatzaren 25.na Afrikaren Eguna

Afrikaren Eguna / Bizkaia Irratia

Afrikaren eguna ospatuko da maiatzaren 25ean. 1958. urteko Afrikako estadu independienteen konferentzian dauka jatorria egun honek. Hasieran apirilaren 15ean ospatzen zan. Kolonialismoarekiko ukatze orokorra eta herri afrikarren arteko batasunaren erakustaldia ziran egunaren helburu. 1963. urtetik aurrera, maiatzaren 25ean ospatzen da Afrikaren eguna. Afrikar Batasunaren aitzindari izandako Afrikaren Batasunaren Erakundea sortu zan data da hain zuzen. Erakunde honek, afrikar herrialdeen arteko batasunaren, alkarkidetzaren eta lankidetzaren sustapena dauz helburu.

Ekitaldi ugari

Maiatzaren 19an hasi ziran Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban Afrikaren egunaren inguruko ekitaldiak. Afrikaren Alde izeneko taldean dagozan gobernuz kanpoko erakundeak, Afrikako kolektibo eta alkarte desbardinak dira antolatzaileak. Afrikar eta euskal biztanleak hurreratu, klixeak desegin eta bardintasun eta iraunkortasunean oinarritutako bizikidetza sendoa eraikitzea planteatzen dabe. Beñat Arzadunek gogoratu dauanez, Oslo baino hurrago dago Afrika Euskal Herritik eta hori kontuan hartu beharko geunke. Bilbon, Bidebarrieta liburutegian, Etxebarria parkean eta Arrupe Etxean izango dira Afrikaren egunagaz lotutako saioak. Futbol torneoa, dantzak, bideo emonaldiak, erakusketak, azoka, mahai-inguruak...danetarik izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular