Bilboko Rekalde aretoan hasiko dan erakusketea ibiltariak Getxo, Sestao, Balmaseda eta Barakaldo zeharkatuko dauz. Gaur Maider Aldasoro, Ertibil Bizkaiaren ordezkaria euki dogu Lau Haizetara 41. edizioaz berba egitera.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen dAuen Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltariak lurraldean lan egiten daben eta bertan bizi diren 18 sortzaile barriren lanak erakutsiko ditu Bilboko Rekalde aretoan. Ondoren, erakusketa Getxo, Sestao eta Balmasedan izango da, 2024ko urtarrilaren 5ean Barakaldon amaitzeko.
Begoña de Ibarra Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendariak artistakaz batera aurkeztu eban Ertibil Bizkaia erakusketa barria Rekalde aretoan bertan, pasa dan barikuan.
Hain zuzen, Ertibil Bizkaia 2023n saritutako Jon Ander García, Maider Aldasoro Diaz eta Ibai Madariaga Sagastizabal & Miel Oyarzabal artistekin batera, Imanol Abad Martínez & Imanol Expósito Delgado, Daniel Alegrete, Izaskun Araluzea Itza, Alejandro González Osés, Julene Gregorio Uriarte, Leire Lacunza Miranda, Ibon Landa Amutxategi, Idoia Leache Olagüe, Claudia Rebeca Lorenzo, Julen Martin Zaballa, Lugha Mathews Bouchard, Estela Miguel, Javier Ozcoidi, Ander Sagastiberri Fernández eta Amaia Santamaria Andres sortzaileen lanak bere erakutsiko dira.