Euskal Dendaren 27. edizinoa martxan da

Emeberhiru Bitxiak standeko arduradunagaz egin dogu berba

Maider Mendinuneta: “Durango oso plaza ona da artisautzarentzat”

Euskal Dendaren edizino barriaren inaugurazinoa / Arbaso

Durangoko Azoka ez da asteon Durangon dagoan azoka bakarra. Izan be, Merkatu Plazan Euskal Dendak dalakoaren 27. edizinoa be izaten ari da. Euskal Herriko Artisautza Tradizionala Bizkortzeko Alkarteak antolatuta, abenduaren 6tik 10era egongo da martxan.

Aurtengo edizinoan 54 postu dagoz, aurreko urtean baino hiru gehiago. Beraz, artisautza azokak azkenengo urteetan eukitako bilakaera oso positiboa da.

Emeberhiru Bitxiak

Maider Mendinuneta, Emeberhiru Bitxiak standeko arduraduna Bizkaia Irratiko mikrofonoetan euki dogu. Esan deuskunez, persona asko hurreratu dira azokaren lehenengo egunean. Gainera, bere postuan dagozan produktuen inguruan be egin dau berba. Ildo horretatik jarraituz, zilarrezko bitxiak egiten dauz Mendinunetak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00