Argizaiola argazki sariketara aurkeztutako 31 argazki onenak

Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan urriaren 30era bitartean

Maila eta kalidade handiko argazkiak ikusgai

Argizaiola sariketako argazkiak ikusgai / Bizkaiko Batzar Nagusiak

Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan, Argizaiola 2025 sariketako argazkirik onenak dagoz ikusgai. Euskadin egiten dan argazkigintza sariketarik handiena da Argizaiola. Argazkigintza alkarteen federazinoak antolatzen dau. Honen barruan 24 alkarte dagoz eta aurten, honeetatik 14k hartu dabe parte. 183 argazki guztira eta honeetatik 31 dagoz ikusgai Bilbon. Begoña Guillenek, Argazkigintza alkarteen federazinoko presidente ordeak esan deuskunez, kalidade eta maila handiko lanak aurkeztu dira.

Argazki makinakaz egindakoak

Argazki makinakaz egindako argazkiak izan behar dira. Begoña Guillenek azaldu deuskunez, negatiboak aurkeztu behar dabez parte hartzaileek. Argazkilarien artean, danetarik dago, zaleak eta profesionalak tartean. Aurten, Igor Altuna Azkargorta izan da irabazlea, Guillenen esanetan, bidaiari amorratua. Animali basatiak edo paisaiak agertzen dira bere lanetan. Federazinoak aukeratzen dauz argazki erakusketan izango diran 31 argazkiak. Gainontzekoak fototeka baten daukiez. Erakusketan, danetariko argazkiak dagoz. Bizkaiko Batzar Nagusien Bilboko egoitzan erakusketea ikusgai urriaren 30era bitartean astelehenetik barikura. Bilboko Berastegi kaleko metro geltokian tamaina handian dagoz argazkiak ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00