Gaixotasun periodontalen eta gaixotasun sistemikoen arteko lotura aztertu dogu asteon geure Zientzia tartean, Maitena Urberuaga EHUko odontologia irakaslearen eskutik. Izan be, ikusi da periodontitisa eukiteak gaixotasun sistemiko batzuk agertzeko arriskua areagotzen dauala. Alkarren arteko erlazinoa azaltzeko asmoz, interakzino mekanismo desbardinak proposatu dira.
Batetik, izan lei ahoko bakterioak odol-uharrera zuzenean igarotea, ohikoak edo terapeutikoak diran prozeduren ondoren. Bestetik, hantura sistemikoaren mekanismoa be existitzen da. Bigarren kasu honetan, C proteina erreaktiboa izeneko proteinan egon ahal da gakoa.
Gaixotasun sistemiko ugari
Gaixotasun desbardinen arteko lotura ulertzeko asmoz, hainbat gaixotasun sistemiko aitatu deuskuz Urberuagak: gaixotasun kardiobaskularrak, diabetesa, gizentasuna eta sindrome metabolikoa, artritis erreumatoidea, erditze goiztiarra, etab.