Beldurra da gai nagusia

Anodino Teatro taldearen lan barria

“Mamuak ezagutzera joan zen umea” domekatik ikusgai

"Mamuak ezagutzera joan zen umea" / Bizkaia Irratia

Anodino Teatrok Mamuak ezagutzera joan zen umea estrainauko dau domekan Getxon. Ausartentzako ikuskizun familiarra dala emon dabe jakiten antzezlanaren sortzaileek. Beldurraren ganeko antzezlana da baina beldurra beste ikuspuntu batetik azaldu nahi dabe. Aitor Fernandino zuzendariaren esanetan, beldurtzen gaituen horrek be euki leike beldurra eta hori erakutsi nahi dabe.

Txontxongiloak, musikea zuzenean…

Leire Orbe eta Maite Fombellida aktoreek hartzen dabe parte antzezlanean. Txotxongiloek presentzia handia daukiela be esan behar. Antzezlana joku moduko bat dala aipatzen dabe eta ere berean umorea daukan ikuskizuna. Musikeak be presentzia handia dauka. Tomas Rutik jarriko dau eta bera beste aktore bat izango da. Almazen batetan gertatzen da istorioa. Egun gogorra izan dabe bertan lan egiten daben Malda eta Zorrotzek. Aurkitu beharreko objetuak bizia hartzen dabela konturatzen dira bakotxaren mamuak esnatuz. Mamuak ezagutzera joan zen umea antzezlana Getxoko Muxikebarrin estreinauko dau domekan Anodino Teatrok. Ostean, Euskal Herrian zehar eskaintzea da asmoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular