Abangoardia eta tradizinoa batzen dauazan hitzordu kulturala

Zazpi jarduera antolatu dabez hamaikagarren edizinorako

Mareak jaialdia Bermeon

Mareak jaialdia Bermeon / Bizkaia Irratia

Mareak jaialdiaren hamaikagarren edizinoa hasiko da gaur Bermeon. Tradizinoa eta abangoardia batzen dauazan hitzordu kulturala da Mareak jaialdia. MB2000 alkarteak antolatzen dau Bermeoko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera. Ane Ortubek, MB2000 alkarteko kideak, jaialdia finkatu dala esan deusku. Herritar asko egoten da hitzorduaren zain. Azken edizinoetan bestalde jente gazteagoa be erakarri dau Mareak jaialdiak.

Zazpi jarduera sei egunez

Gaurtik zapatura bitartekoa da aurtengo edizinoa. Gaur hasteko, helduentzako ipuin-kontaketa saioa iznango da, “Emeen Kemen” izenekoa. Narrazino musikatua izango da, Maider Alzelaik eta Igor Salak eskeiniko dabe Frantziskotarren klaustroan. Habia hirukotearen musika emonaldia dago bihar, Ana Galarraga eta Petti arituko dira eguaztenean, Igor Mirkovic-en dokumentala dago eguenean eta barikuan, euskal folkaren gaua Besaide taldeagaz. Zapatuan barriz, goizez, bisita gidatua Sorbituagako Iruinarrira. Urdaibaiko altxor megalitikoa honakoa, Busturian kokatzen dana. Goizeko 9:45ean abiatuko dira autobus-geltokitik. 11:30tan, Juan Carlos Quintana arkeologoak, azalpenak emongo dauz.
Gauez barriz, zapatuan, kontzertuak, Mareak jaialdiari amaierea emoteko. Madrileko Reserva Espiritual de Occidente, Asturiaseko Doce Fuegos eta Galizia eta Euskal Herriko Comando Psicografico taldeak arituko dira. Bariku eta zapatu gaueko kontzertuen sarrerea 8 euro ordaindu behar da eta momentuan bertan erosi behar dira. Gainontzeko ekitaldiak doakoak dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00