Bilboko EH Bilduren alkategaia euki dogu Goizeko Izarretan

"Donostian turismoagaz pasetan dabilena ikusita Bilbon zer ikasia daukagu" azaldu dau Del Riok

Maria del Rio (EH Bildu): “Bilbon umeendako eta nagusiendako gune itxiak falta dira”

Maria del Rio / Bizkaia Irratia

Maria del Rio Alternatiba alderdiko kidea eta EH Bilduren Bilboko udalerako alkategaia. Zuzenbidean Doktorea, EHUko irakaslea eta Gipuzkoako Foru Aldundian Gizarte Politiketarako zuzendari lanetan jardundakoa. Goizeko Izarretan saioan euki dogu gaur.

Besteak beste uriburuan gune itxiak falta dirala salatu dau EH Bilduk. Auzo askotan jasotako kezka dala zehaztu dau Maria del Riok. Turismoari jagokonean Donostian pasetan dabilena ikusita Del Riok dino Bilbon zer ikasia dagoala. Alde Zaharrean denda txiki asko desagertu dirala eta etxeen prezioa garestitzen dabilela.

Osasuna

“Nabaria da orain arte Osakidetzaz harro berba egiten genduala baina gaur egun oso kezkatuta gagoz. Bilboko SAMURa kendu dabe, Basurtuko bihotz-kirurgia eroan eta Deustuko osasun-zentroko gabeko zerbitzua bertan behera geratu da. Bilboko udala ez da guzti honen kontra agertu, guk udaletxean udal eskumenetan sakondu nahi dogu hau guztia aldatzeko” azaldu dau Maria del Riok.

Miribilla eta Zorrotzaurre

Miribilla auzoak 20 urte bete dauz eta EH Bilduk salatu dau auzo horretara osasun-zentroa eta bidegorria berandu, auzoa sortu eta 10 urtera heldu zirala. “Zorrotzuarren ekipamenduak azkenerako laga dira eta ezin da Miribillan gertatutakoa errepikatu” azpimarratu dau Del Riok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00