Bilboko udalak berak iragarri dau erdigunetik trafikoa kentzeko Emisino Gitxiko Eremua ekainaren 15ean sartuko dala indarrean. Horretaz eta bestelako gai batzuen inguruan berbaz jardun dogu Maria del Rio Bilboko udaleko EH Bilduko bozeroaleagaz. “Zonalde bereziak eskatu doguz, eskolen edo nagusien egoitzen inguruan batez be” zehaztu dau zinegotziak. Eremuak (Abando eta Indautxu) mugakide izango dauazen kaleen erabilerea arautzea be eskatu dau EH Bilduk. Behin betiko testua maiatzaren 10ean bozkatuko da. EH Bilduk ez dau zehaztu neurria babestuko dauan ala ez baina Del Riok esan du legea egin, egin behar dala.
Beharrizan handia daben eta kalean bizi diran pertsonek aterpe bat eta otordu bat eukiteko udal zerbitzuetatatik igaro behar dira. EH Bildutik salatzen dabe uztaila arteko itxaron zerrendea dagoala. “Itxaron zerrendan egoteko hitzordua eskatu behar da, bitxia da larrialdietarako zerbitzu bat dalako. Horrek gainera ez dau esan nahi arazoa konponduko danik. Beharrezkao da zerbait egitea” aiatatu dau Maria del Riok.
Udal gobernuak Bilboko kaleetako mapa fiskala aldatu dau. 40 urteren ostean kaleka ordaintzen diran zergen mapea eguneratu da. “Bazan sasoia 1987tik aldatu barik dagoan araua eguneratzeko. Etxeen balioa kontuan hartzen saiatu dira mapea eguneratzekoan baina ausartagoa izan eitekezan. Babes Ofizialeko Etxeak dabezan auzoek (Miribilla, Otxarkoaga edo Peñascal) bardin ordainduko dabe, hori arraro egiten jaku” adierazo dau EH Bilduko bozeroaleak.
Legebiltzarreko hauteskundeetako emoitzak Bilbora ekarrita, EH Bilduk %52ko hazkundea euki dau. Hamabi mila ta laurehun bozka gehiago lortu dauz. “Gero eta jende gehiagok EH Bildurengan konfiantzea dauka. Lehen indarra izan gara Deustuko Erriberan, San Frantziskon, Atxurin edo Alde Zaharrean” azaldu dau Del Riok.