Urritik aurrera Bilbon indarrean izango dan TAOren eredua, ez da EH Bilduren eredua. Mugikortasunaren inguruan hausnarketa sakon bat egin behar dala uste dau Maria del Rio Bilboko EH Bilduko zinegotziak. Emisino gitxiko guneari begira, gune hori ezarteko eta adosteko proiektu partehartzaile baten alde legoke EH Bildu.
Etxebizitzari jagokenean alokairuen prezioa murriztu ahal izateko tenkatutako alokairuen mapea egiten hastea proposatuko dau EH Bilduk aste honetako osoko bilkuran. Prezioak mugatu, etxebizitzen parke publikoa biderkatu eta etxebizitza hutsak mogiarazteko neurri zehatzak eskatu dauz Del Riok gaur “Goizeko Izarretan” saioan.
Deustuko zumarren mozketa dala eta EH Bilduk urian zugatx gehiago eskatu dauz. “Deustukoa ez da adibide txar bakarra, Termibusen eta Pio Barojan sortutako plazetan porlana da nagusi eta zugatz oso gitxi dago. Eskatzen doguna ez da barritzailea, parke zaharretan (Doña Casilda, Areatza…) zugatz asko dago” azaldu dau EH Bilduko ordezkariak. Udal tasen igoereari buruz eta ACAMBIk deitutako bularreko minbiziaren kontrako lasterketeari buruz be berba egin dogu beragaz.