Gernika-Lumon, Marijesiek Gabonen aurreko bederatziurrena beteko dabe aurten be. Gaur ekin deutse gaueko errondei.82 lagun batu dira goizaldeko lauretan hasita kantuan. Agirre, San Kristobal eta Urremendi inguruan ibili dira. Errondea, ondo joan dala esan deusku Amagoia Lopez de Larruzeak. Helburu zehatz bategaz batzen da urtero dirua Marijesietan. Aurton, Sarkoma gaixotasuna ikertzen dabilen alkarte batentzat izango da
Eskuizkribuak
Marijesien tradizinoaren alderik ezagunena kaleko errondak eta kantuak dira. Badago bestalde eskuizkribuen tradizinoa be. 2019. Urtean ordurarte batutakoak eskeini ziren bilduma baten. Aurten beste eskuizkribu bi aurkitu dabez; Ozamiz–Bidegane da bat, 1891. Urtekoa eta Urgoitia.Arteaga bigarrena 1911. Urtekoa. Lopez de Larruzeak azaldu deuskunez, deigarria da azken hau, egileak 12 urte eukazala idatzitakoa dalako. Eskuizkribu honeen ganeko berbaldia eskeini zan aurreko barikuan Gernikan eta oso erantzun ona izan eban. Gogoratu “Marijesiak goizaldeko 04:00ak-Bederatzi gau hotzetan” izeneko proiektua eskuratu daitekeela, liburua, dokumentala, audio-diskoa, mapea eta koplak batzen dauazan liburua.