Markina-Xemeingo jaiak garagarrilen 14an Alarabiren jaitsiereagaz eta ondorengo txupinazoarekin hasiko dira. Aurtengo txupinazoa eta pregoia Artibai futbol taldeko kideek jaurtiko dabe. Egitarau zabala egongo da jaiaz gozatu nahi daben guztientzat, bertakoentzat zein kanpokoentzat. Adin desberdinetarako proposamenak hainbat espaziotan. Gaur Mikel Urkia, Markinako jaietako zinegotzia izan dogu Lau Haizetara. “Urtetik urtera jende zenbakia haunditen doa. Markinako jaiak gero ta nabarmenagoak dira Bizkaian” azaldu dau Urkiak.
Barakaldon Amaia del Campo Barakaldoko alkateak blusoi baltzak, txapelak, pinak eta metxeroak emon deutsez gaur goizean aurtengo jaietako ordezkariei: Barakaldo Balonmano kluba eta ehun urte daukazan Union Sport San Vicente eta Retuerto Sport. “Aste luze honetaz ahalik eta gehien gozetea opa nahi deutsuet. Karmenetako pregoilari eta txupinero izatea jente gitxik bizi dezakeen ohorea da, eta horregaitik, asko disfrutau eta horrela besteak be jai honeetan egiten dozuen paperaz gozauko dituzue “, adierazo dau Del Campok. Txupina zapatuan botako dabe Barakaldoko Herriko Plazan, 20: 00etan.
Zornotzan bestalde txupina bihar jaurtiko dabe Karmenak eta Santanatxuak ospatzkeo helburuagaz. Mogimendu Feministak bota dauen txupinak hiru asteko jaiei hasierea emongo deutse. Makina bat kontzertu izango dira Zornotzako jaietan: Zetak, Akerbeltz, Delirium Tremens, Kai Nakai, Puro Relajo, La Furia…