Asteon jakiten emon dabenez, Aztik lehen aldiz markatu dau marrazo muturluzea Bizkaiko Golkoan. Irudiak eta bideoak erakutsi dabez hain zuzen. Maite Erauskinek, Aztiko arrantza kudeaketan ikertzaileak, argitu deusku ezohikoa izaten dala marrazoak hondartza eremura hurreratzea. Gogoratu dauanez, marrazoak aspalditik dabiz gure kostaldean. Marrazo muturluzea da markatu dabena, Arriskuan dagoen espezie bat da. Bere ezaugarriei jagokonez nabarmentzekoa da, denbora asko behar dauala ugaltzeko. Amalur izena jarri deutse markatutako marrazoari eta emea da. Markatuta egonik bere jarraipena egin ahal izango dabe. Erauskinek gogoratu dauanez holango espezieakaz ikerketa-lana egitea funtsezkoa da. Azti igaztik dabil marrazoak monitorizetan. 49 marrazo urdin markatu dabez eta Amalur lehenengo marrazo muturluzea da. Ikerketa honeetan, ezinbestekoa da arrantzaleakaz daukien hartuemona eta bizikidetza.
Sensibilizazinoa
Gizartea sensibilizetako Ocean Collective izeneko Alemaniako alkarte bategaz dabil lankidetzan Azti. Marrazoen biología eta ekologia ulertaraztea da helburua. Erakunde honek hainbat bideo prestatu dauz kostaldean dagozan marrazo-espezien dibertsidadea ikuspuntu ekologiko eta ekosistemiko batetik ezagutzera emoteko. Era horretara marrazoen inguruan dagoan irudia desmitifikatu nahi dabe, itsasoko harrapari arriskutsuak direlakoan.