UEMAn dagoeneko 111 udalerri batu dira, aurton lau barri

"Udalak nahiko euskaldundu doguz baina orain plazea dabil erdalduntzen" salatu dau UEMAko buruak

Martin Aramendi: “Arnasguneetan dana lortuta egoala pentsau dogu, ez deutsegu behar besteko arretarik jarri”

Lesaka, UEMAko udalerrietako bat / UEMA

Euskereak bizien eta indartsuen dagoan eremuetan be atzera egiten jarraitzen dau eta hori geldiarazotea lehentasuna da UEMArentzat. Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak joan dan asteburuan ospatu eban bere eguna Lesakan. “Zubiak Zeharka” lelopean jai giroan egin ebezan aldarrikapenak. “Azken urteotan argi dago euskera bizien eta indartsuen dagoan eremuetan atzera egiten ari garela. Eginkizunik urgenteena joera hori geratzea da. Azken urteetan arnasgunetan dana lortuta egoala pentsau dogu, ez deutsegu behar besteko arretarik jarri” esan deusku Martin Aramendik (UEMAko buruak) Goizeko Izarretan irratsaioan.

Azkenaldion udalerri euskaldunetan atzerritik etorritako bizilagun ugari erroldatu dira. Eskolatik kanpo lehen euskaldunak ziran eremuak galtzen dabilzala gaineratu dau Aramendik. “Udalak nahikotxo euskaldundu doguz baina orain plaza ari da erdalduntzen, hor oreka bat aurkitu behar dogu” adierazo dau UEMAko buruak.

Dagoeneko Euskal Herriko 111 udalerrik osatzen da UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunidadea. Igaz Bizkaiko Arrankudiaga-Zollo eta Etxebarria batu ziran zerrendara. Aurton Bizkaiko udalerririk ez da sartu zerrenda horretan, baina beste lurralde batzutakoak bai. Lau barri guztira, UEMAko kide bihurtu dira Zegama, Lakuntza, Bakaiku eta Ituren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular