Lan oparoa eginda itxi gaitu Luis Baraiazarra karmeldarrak
Home » Podkastak » Martitzenean egingo dabe Luis Baraiazarra karmeldar idazlearen hileta elizkizuna Markina Xemeinen
Martitzenean egingo dabe Luis Baraiazarraren aldeko hileta eleizkizuna Markina Xemeinen, arratsaldeko 18.00retan. Meñakan jaio zan 1940an. Txikitan herrian ikasketak egin ondoren, hamaika urtegaz Zornotzako karmeladarren seminarioan sartu zan. Ostean Alesbes-era eroan eben. Filososia eta Teologia ikasketak egin zituan Gasteizen eta Begoñan abadetu zan 1966an. Hiru hilabete egin zituan Larrean eta harrezkerokoak Markina Xemeingo karmeldarretan egin ditu.
Eliz ikasketak amaitu ostean, maisutza-karrerea egin eban eta Bera Kruz ikastolan ibili zan irakasle. Garai haretan ez egoan euskerazko materialik eta “Euskal Herriko histroia I eta II” liburuak idatzi zituan ikastoletarako. 1988an Euskal Filologiako lizentziaturea amaitu eban Deustuko Unibertsitatean. Orduan irakaskuntzea itxi eta hiztegigintzan hasi zan. “Adorez” hiztegiak argitaratu zituan Bostak bat taldeagaz.
Aldizkari askotan kolaboratu eban: Olerti, Bertsolari, Jakin, Zeruko Argia, Kili-Kili eta abarretan, baina batez be Karmel aldizkarian, idazle eta zuzentzaile ibili zan. Euskaltzale aitagarrien biografiak idatzi zituan: Santiago Onaindia, Augustin Zubikara eta Lino Akesolorenak, besteak beste. 19885ean “Hitzezko txirlorak” olerki liburua argitaratu eban, ondoren baita Jon Lopategi bertsolariaren biografia eta “Nire umetako Meñaka” eta “Nire sasoiko Markina-Xemein” izenburudun umezaroko eta gaztezaroko oroitzapen liburuak be.
Nabarmentzeko mdoukoak dira bere itzulpen lanak be: Elizaren Historia Euskal Herrian, Vatikanoko II. Kontzilio Ekumenikoa, Teresa Lisieuxekoaren, Santa Teresa Avilakoaren eta San Joan Gurutzekoaren idazlan guztiak…
Euskaltzain urgazle izentau eben 1996an, eta ohorezko, 2010ean.
Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude
Iruzkin *
Izena *
E-posta *
Webgunea
Gorde nire izena, emaila eta webgunea bilatzaile honetan komentatzen dudan hurrengorako.
Δ