Farmazia tartean Tuberkulosiaren inguruan berba egin dogu Juan del Arcogaz

1882ko martiaren 24an aurkitu zan tuberkulosia sortzen dauan bakterioa

Martitzenean, martiaren 24an, Tuberkulosiaren munduko eguna ospatuko da

1882ko martiaren 24an aurkitu zan tuberkulosia sortzen dauan bakterioa. Horregaitik urtero martiaren 24an ospatzen da Tuberkulosiaren Munduko Eguna. Gure zapatuetako Farmazia tartean tuberkulosiaren ganean berba egin dogu Juan del Arcogaz.

Tuberkulosia arnas gaixotasun bezala ezagutzen dogu, baina beste atal batzuetan be izan leike tuberkulosia. Ganera, urte askoz ezkutuan mantendu ahal da, pertsonarengan eragina izan barik. Bakterioagaz kontaktuan dagozan pertsona guztiak ez dira kutsatzen. Airez kutsatzen da eta kutsatzeko beharrezkoa da gaixo bategaz kontaktu estua izatea, eta garrantzitsua da jakitea tuberkulosi ez-aktiboa daben pertsonek ezin dabela kutsatu.

Juan del Arcok tuberkulosiaren ezaugarriak, sintomak eta diagnostiketako dagozan metodoak azaldu deuskuz. Tratamenduari jagokonez, farmako eraginkorrak dagozala kontau deusku, baina ezin dirala banan-banan erabili, konbinazinoan baizik, eta tratamenduak gitxienez sei hilabete iraun behar dauala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00