Martxa onean doa Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimena. Aurreko astean aurkeztu zan. Euskadiko Orkestrak 120 ahots behar dauz ekimen honetan parte hartzeko. Artis+ izeneko artea gizarteratzeko proiektuaren barruan sartzen dan egitasmoa da. Honen barruan, beste hainbat bazkide dagoz, orkestra ugari hain zuzen. Jose Inazio Usabiaga Euskadiko Orkestraren zuzendari teknikoak azaldu deusku asko dirala Euskal Herrian abesbatzetan ari direnak edo erakundeetan ari direnak. Ekimen honegaz bestelakoak erakarri nahi dabez.
Emonaldiak martian izango dira
Abenduaren 10era bitartean emon ahal izango da izena Euskadiko Orkestraren web orrian. Gitxieneko musika–prestakuntzea izan beharko dabe eta partiturak irakurtzen jakin. Ondoren, aukeratuak izan ezkero, ensaio gehienetara joan ahal izatea eskatuko da. Zozketa bitartez aukeratuko dabez 120 partaideak. Leku barik geratzen diranentzat beste saio bat izango dala esan deusku Usabiagak. Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimen honen barruan hiru emonaldi eskeiniko dira; bi Donostian, martiaren 13 eta 17an eta bat Bilbon, martiaren 15ean. Hiru lan eskeiniko dabez bertan; Via Pensiero. Nabuco (Giuseppe Verdi), Coro di Zingari. Il Trovatore (Giussepe Verdi) eta Maite. Zortziko vasco (Pablo Sorozabal)