Ikerketa lanak euskeraz aurkeztu ahal izatea azpimarratu dabe

UEUk antolatuta, hainbat dira egunotan euren ikerketak aurkeztu dabezan gazteak

Martxa onean doa IkerGazte kongresua Bilbon

IkerGazte kongresua Bilbon / Bizkaia Irratia

Martxa onean doa Bilbon IkerGazte kongresua. Udako Euskal Unibertsidadeak antolatuta, atzo, gaur eta bihar, Euskalduna jauregian dabilz ikertzaile gazteak euren lanak aurkezten. Berbaldiez gain, bestelakoak be antolatu dira, tailerrak etabar. Lau Haizetara irratsaioan gaur, ikertzaile gazte bi izan doguz. Uxue Balantzategik esan deusku, erdi ohituta dagozala jenteaurrean euren artikuluak azaltzen. Euskeraz egin ahal izatea azpimarratu dau. Ane Portillo, bestalde, IkerGazte kongresuko talde dinamizatzailean be badabil. Berbaldiez aparteko ekitaldiak antolatzen dabil hain zuzen. Gaur gauean adibidez, afaria daukie.

Artikuluen aurkezpena

Portillok, zientzen hezkuntzan egiten dau lan eta materiala sortzen dau hezkuntza mota honeri bideratuta. Eguzkitik babesteko modurik onena bilatzen dauan proiektua zelan egin daitekeen azaldu dau hain zuzen, eskola bateko emaitza aurkeztuz. Uxue Balantzategik gaur aurkeztu behar eban bere artikulua. Esklerosi anizkoitzaren ganekoa dala aurreratu deusku. Glutamatoak eragindako eszitotoxikotasunak oligodendrozitoen heriotza eragiten dau esklerosi anizkoitza bezalako gaixotasunen garapenari lagunduz. Doktorego ikasleak dagoz, batez be, IkerGazte kongresuan. Gehienak euren tesiak aurkeztu dabez. Gai bitxiak be izan dira tartean. Testamentuak eta sare sozialak buztartzen dauazan ikerketea azpimarratu dau Ane Portillok. Zuzenbidean ari dan ikertzaile baten lana da hain zuzen. Testamentuan, pertsonaren sare sozialakaz zer egin daitekeen aztertu dau hain zuzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00