
Martxan da XVII. argazki-lehiaketea. Aurtengo gaia ‘Maruri-Jatabeko arkitektura-ondarea’ da. Irailean argitaratu ziran oinarriak, eta saridun bi egongo dira. Gainera, argazki irabazleak Maruri-Jatabeko udalaren 2026ko egutegia irudiztatuko dau. Urriaren amaierararte egongo da argazkiak egiteko aukera. Edonork hartu leike parte.
Maria Fernandez Euskera eta Kultura teknikaria alkarrizketatu dogu. Maruri-Jatabeko eta bertako arkitektura-ondarea ezagutzeko aukera parebakoa dala adierazo deusku. Herrian baserri eta eraikin historiko asko dagozala, bakotxa bere kontakizunagaz, eta helburu nagusia herritarrak ondare horren jakitun izatea dala azaldu deusku.