Eremuz Kanpo (2x01): 'Maspalomas'

Armairura bueltatzeko erabagia hartzen dauan gizonaren istorioa kontatzen deusku Goenagak eta Arregik zuzendutako filmak

Maspalomas (2025): Bizirautea ez da bizitzea

Bixentek, 76 urteko gizon homosexualak, Maspalomas itxi behar dau ictus baten ondorioz. Hondartzak, dunak, desioa edo jaia ahaztu, eta nagusien egoitza baten murgilduko da gure protagonista. Hain libre sentitzen zan gizona, harrapatuta dago orain aulkian, egoitzako hormen eta beste nagusien artean. Momentu horretan, pertsonaiaren arkua markatuko dauan erabagia hartuko dau: armairura bueltauko da.

Moriartitarren azken lana da Maspalomas. Jose Mari Goenagak idatzi dau gidoia, eta Aitor Arregigaz bat egin dau zuzendaritza lanetan. Zinemaldiaren sail ofizialaren parte izan da aurten, eta Jose Ramon Soroiz protagonistak irabazi eban Zilarrezko Maskorra. Zhao Xiaohong aktoreagaz partekatu dau garaipena, saria ex-aequo izan zan-eta.

Moriartitarrek askotan landu daben gaia da ezkutuan egotearena. Irrikitu batetik kanpora begiratzen daben pertsonaien inguruan eraikitzen dabez istorioak. Fisikoki, La Trinchera Infinitan ikusi geinken modura; ala psikologikoki, Maspalomas edo 80 egunean lanetan gertatzen dan modura. Aitor Arregi zuzendariaren berbak entzungo doguz, otsailean Goizeko Izarretan irratsaioan euki gendun-eta.

Protagonistaren garapen pertsonala ikusiko dogu pelikulan zehar. Aske bizitzetik, harrapatuta sentitzera; eta amaitzeko, kate mentalak apurtu, ostara be libre izateko. Bizitzari, maitasunari eta askatasunari oda bat da Maspalomas.

Zinema-aretoetan ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00