
‘Maternidades a debate en la producción cultural’ ikerketak Emakunderen beka jaso dau. Ikerketak amatasunaren tratamendua aztertu dau gaur egungo euskal kultur ekoizpenean, Elixabete Imaz ikerketak zuzendu dauan EHUko irakasleak argitu deuskunez. Ikerketa osotzeko, egileekaz alkarrizketa pertsonalak egin dabez, amatasunaren edo amatasun ezaren esperientzia inspirazino zelan bihurtu ahal diran ikusteko.
Amatasun eredu normatiboak kritikatzen dabezan eta esperientziak partekatu eta eztabaidatzea bilatzen daben bizipen pertsonaletan dauke jatorria aztertu dabezan materialek. Ganera, hainbat diziplinatan murgildu dira: idazketan, ilustrazinoan, ikus-entzunezkoetan, arte eszenikoetan, musikaletan…