Komikigintzaren gailurretako bat lez definitzen dabe askok "Maus" nobela grafikoa

Art Spiegelmanen lana itzultzeko lanari buruz berba egin dau Julen Gabiria idazleak

“Maus” ekarri dau euskarara Julen Gabiriak

Julen Gabiria "Maus" komikia eskuetan. / Bizkaia Irratia

Astiberri argitaletxearen proposamenari baiezkoa emonda, “Maus” Art Spiegelman idazlearen maisulanetako bat itzuli dau euskarara Julen Gabiriak.

Holokausto judua kontatzen dau nobela grafiko honek bizirik atara zan pertsona baten testigantza errealaren bidez. Kontakizunean juduak sagu modura erretratatzen dira eta nazi inbaditzaileek katu forma daukie. Spiegelmanek Pulitzer saria eskuratu eban lan honeri esker, lehenengoz eta oraingoz holango saria jaso dauan lehenengo komikia da.

Ingelesezko bertsinotik itzuli dau Julen Gabiriak euskarara, nahiz eta orain dala 15 urte irakurri eban lehenengoz gazteleraz. Bigarren irakurraldian, istorioari gerezu ezbardinak aurkitu deutsazala dino.

Itzulpen lana zelangoa izan dan kontatu deusku Irakurrieran irratsaioan eta Lou Reed New York-eko musikariaren doinuak aukeratu dauz laguntzeko, zehatz “Transformer” diskoko kantuak. Izan be, bai komikiak eta diskoak 70eko hamarkadan eta New York urian daukie jatorria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular