Azkue Fundazioak eta Iametza enpresak antolatu dabe

Gazteen artean euskerearen erabilerea sustatzea da helburua

“Memeka” lehiaketea abian martiaren 20tik

"Memeka" lehiaketea / Bizkaia Irratia

Martiaren 20an abiatuko dabe Azkue Fundazioak eta Iametza enpreseak Memeka lehiaketea. Gazteei zuzendutako euskerazko meme-lehiaketea da antolatu dabena. Gazteen artean, euskerearen erabilerea sustatzea da ekimenaren helburua. 15 eta 18 urte artekoei dago zuzenduta. Euren sormena euskeraz adieraztera gonbidatu nahi deutse.

Lehiaketea

Memeka.eus plataforma sortu dabe. Euskerazko memeen sorkuntza errazteko diseinatuta dago. Erabiltzaileek irudi garbiak eskuratu leikiez eta nahi daben testuak txertatu. Lehiaketea martiaren 20an hasiko da eta memeak aurkezteko epea apirilaren 21ean amaituko da. Apirilaren 24tik maiatzaren 2ra bitartean, bozkatu ahal izango da eta meme irabazleak maiatzaren 3an iragarriko dira.

Sariak

Sari bi emongo dira. Batetik webgunearen bidez boto kopuru handiena jasotzen dauan memearentzat 200 euro izango dira eta Memekako Instagram eta Pixelfed kontuetan like kopuru handiena jasotzen dauan memearentzat, 150 euro izango dira. Saritutako memeakaz serigrafiatutako kamisetak be jasoko dabez irabazleek. www.memeka.eus atarian informazino guztia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular