Mendexako Euskara Taldeak eta Mendexako Udalak Mendexako berbak eta esakerak liburuxkaren hirugarren alea argitaratu dabe. Oraingo honetan, eguraldia, animaliak eta jatekoak batu dabez, Mendexako hiztegia eta esaerak galdu ez daitezan.
Jone Laka taldeko kideak azaldu dauenez, “Mendexako euskera bizia da”, baina berba asko ez dira gazteengana iristen, eta horreek jaso eta berreskuratu gura dabez. Liburuxka herritarren parte-hartzeari esker osotu dabe: udaletxean eta tabernan kutxak jarri dabez, eta adinekoekin be bilketa egin dabe. Ale barria udaletxean dago eskuragarri, eta aurreko biak be bai. Taldeak aurrera begira liburuxka gehiago ateratzeko eta gero, eduki hori webgune baten digitalizatzeko asmoa dau. Mendexako Euskara Taldea 2024an sortu zan, eta gaur egun sei lagunek osotzen dabe, euskeraren erabilera sustatzeko lanean.
