1976. urtean sortu zan

Milaka mendizale gidatu dabez Euskal Herrian, Alpeetan, Himalaian eta munduko beste hainbat menditan

Mendiak eta Herriak alkarteak 50 urte bete dauz mendizaletasuna eta euskerea buztartzen

Glaziarrean segurtasunez ibilteko ikastaro bat / Mendiak eta Herriak

Euskal Herriko lehen mendi gidari agentzietako batek mende erdiko ibilpidea ospatzen dau aurten. 1976an sortu eban Felipe Uriartek Mendiak eta Herriak alkartea, eta ordutik milaka mendizale gidatu dabez Euskal Herrian, Alpeetan, Himalaian eta munduko beste hainbat menditan. Urteurrenagaz batera, Bai Euskarari saria be jaso dabe, euskerearen alde egindako ekarpena autortzeko.

Felipe Uriarteren esanetan, agentzia Everestera egindako espedizino baten ondoren sortu zan, mendia ogibide bihurtzeko ametsari forma emoteko. Hasieratik argi izan eben jarduera euskeraz garatuko ebela, eta urte honeetan guztietan mendizaletasuna ez eze, bidaiatzen dan herrialdeetako kultura eta hizkuntzak ezagutarazotea be izan dabe helburu.

Mendiak eta Herriak-ek mundu osoko mendietara eroaten dauz taldeak, baina gidaritzaren lana mendira igon aurretik hasten dala azpimarratzen dabe. Ibilpideak presteteaz gain, parte-hartzaileei materialaren inguruko aholkuak emoten deutseez eta bisitauko dabezan herrialdeen kultura eta ohituren barri be eskaintzen deutsee, mendia esperientzia oso baten barruan ulertuta.

50 urteko ibilpidearen autortzagaz batera jasotako Bai Euskarari saria poz handiz hartu dabe. Uriarteren ustez, autortzak erakusten dau euskerea edozein esparrutan erabili daitekela, baita mendizaletasunean eta nazinoarteko espedizinoak antolatzerakoan be. Agentziak etorkizunean be mendia, kulturea eta euskerea eskutik eroaten jarraitzeko asmoa berretsi dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00