
Leku gitxi geratzen da Munitibarren bagilaren 21ean izango dan sendabedar tailerrean parte hartzeko. Mentxu Amunategik eskeiniko dau tailerra Munitibarren zapatu goizean. Muttuarko Emakumik taldeak antolatu dau, Udalaren babesagaz. Amunategik 30 urte baino gehiago daroaz sendabedarren ganeko tailerrak emoten. Azaldu deuskunez, tailer teoriko eta praktikoak izaten dira. Inguruan daukaguzan bedarrak ezagutu eta zaintzeko balio dabela esan deusku. Ziurtatu dauanez, oraindino lagun asko harrituta geratzen dira sendabedarrek eskeintzen deuskuen guztiaren barri jasotzerakoan. Inguruko landarak ezagutu eta zertan izan daitekezan baliogarri azaltzen dau tailerretan. Mentxu Amunategik gaineratu dauanez, argi euki behar dogu sendabedarrek ez dabela miraririk egiten zaintzen ez bagara. Elikadurea bera, oso garrantzitsua da, asko zaindu beharrekoa osasun arazo ahalik eta gitxien izateko.
Izena emon
Zapatuan, goizeko 09:30tatik 13:30tara bitartekoa izango da sendabelarren tailerra Munitibarren. Plazan egingo da eta euria egin ezkero, Gerrikaizko txokoan. Leku gitxi geratzen da. Izena emoteko modu bi dagoz: herriko liburutegian edo herritarren whatsappeko difusino sarean.