Abenduan zehar 21 mila elikagai tona merkaturatuko dauz MercaBilbaok

Mahatsen prezioa %50 garestitu da, eta ananen salmenta handia itxaroten da

MercaBilbaon bisigu kiloa 60 euroan eta angula kiloa 800 euroan dagoz

Bisigu freskoak gaur MercaBilbaon / Bizkaia Irratia

Gabonetako kanpainan bete betean sartuta, lan handia dago egunokaz MercaBilbaon. Abenduan zehar 21 mila tona baino gehiago merkaturatuko dira. 19.055 fruta eta ortuari, eta 2.070 arrain eta itsaski.

Arrain oso ona dagoala esan deusku Pescados Y Mariscos Gaizka-tik Beñatek. Momentu honetan gehien saltzen dabilzanak, lupina, bisigua eta dorada dira. Arraindegietarako prezioak honeek izan dira gaur MercaBilbaon: bisigu kiloa 60 eurotan dago, lupina 30 eurotan, lebatza 15 eurotan, lanpernak 200 eurotan  eta angulak 800 eurotan.

Fruten artean mahatsa eta anana izango dira salduenak, baina urtean zehar be saltzen dirala gogoratu deusku Gorka Morenok. Mahatsa %50 garestiago dagoala be esan deusku Goizeko Izarretan saioan. Oihane Irazu lankidea egon da goizaldean Basuriko MercaBilbaon.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00