
Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Merkurioa Kontroletako Nazinoarteko Konpromisoaren Egunaren astean. Izan be, domeka honetan izango da aitatutako eguna. Merkurioa, berez toxikoa izan ez arren, osasunerako eta ingurumenerako metal arriskutsua da. Horren harira, osasun publikorako 10 substantzia kimiko kezkagarrienen artean dago merkurioa.
Merkurioak hainbat erabilera desbardin euki ditu historian zehar: urrea aterateko, erreakzino kimikoak katalizateko, termometroak egiteko, etab. Hain zuzen be, gaur egun debekatuta dago merkuriozko termometroak egitea edo saltzea. Momentu honetan, termometro gehienak digitalak dira eta ez diranetan galioa erabilten da merkurioaren ordez.