Helduentzako eta umeentzako eskaintzea asteburu honetan Ikusgarrin

David Madarietak plataformetako ikusentzunezkoen barri emon deusku asteon be

‘Mickey 17’ eta ‘Lurrak eztanda egin zuen eguna’ Lekeitioko Ikusgarrin

Mickey 17 / Indie Hoy

Lekeitioko Ikusgarrin eskaintza bikoitza dabe asteburu honetan, umeentzako eta helduentzako. Umeentzako Loonie Toons-en Lurrak eztanda egin zuen eguna, marrazki bizidunak euskeraz. Arratsaldeko 17:30ean izango dira emonaldiak. Bestalde, helduentzako Mickey 17 erakutsiko dabe, zapatu-domekan 19:30ean eta astelehenean 20:30ean.

Netflixen eskaintzea

Netfilxen dokumental bat eta zazpi telesail dagoz asteon: Tornado, atrapados en la tormenta dokumentala ikusgai dago plataforman; La residencia telesaila Ameriketako Estatu Batuetakoa da, komedia-drama poliziakoa da, zortzi atal danetara; La dama de los muertos thrillerra da eta bigarren denporaldian dagoz; Policía, capitulo en Bengala, Indiako lana, polizia bulego baten gertatzen da; La apuesta de mi vida, Turkian egindakoa, fikzinoa eta komedia; Mar de fondo, Belgikako telesaila, nerabeentzat batez be; eta Rey lobo fikzinoa, txikitxoenentzat, Erresuma Batuko produkzinoa.

Pelikula bakarra Amazonen

Amazonen eskaintzea ez da handia asteon, Duplicity pelikulea baino ez dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00