Bagila aurrera doa eta gero eta denbora gehiago egiten dogu eguzkitan. Honek eragin handia dauka geure azalean. Eguzkiak eragindako erredurak oso kaltegarriak izan daitekez epe laburrean eta epe ertain-luzean. Mikel Baza familia-medikuak esan deuskunez prebentzio neurriak, haurtzaroan eta nerabezaroan ezinbestekoak dira, “gaztaroko erredurek bikoiztu egiten dabelako helduaroan minbizia izateko arriskua“. Kontuan hartu behar da azalek memoria daukala.
Prebentzinoak
Mikel Bazaren esanetan, krema botatzea ez da prebentzino neurri bakarra. Ilunagoak diran erropak eguzkitan jarri ezkero, horrek be babesten gaitu. Kremak aukeratzerakoak “uve uhinei” erreparatu behar deutsague. Gaur egun mugikorretan daukaguzan aplikazinoek lagundu egiten dabe honakoak momentuko “uve uhinen” indizea jakiteko.