Gaindosi batek heriotza eragin leike

Areagotu egin da botika honeen kontsumoa

Mikel Baza medikua: “Opioideen zentsuzko kontsumoa bultzatu behar da”

Opioideak / Dephositphotos.com

Azkenaldiak gorantz egin dau opioideen kontsumoak. AEBtan epidemia moduko bat eragin dala esan behar eta espainiar estaduan 2008. urtetik 2021.era bitartean hirukoiztu egin da botika honeen erabilerea. Mikel Baza familia medikuak azaldu deuskunez, mota honetako botikak, analgesikoak, momentu puntualetan oso komenigarriak dira. Kontua da, askotan, pazienteek min kronikoak izaten dabezala. Horrelakoetan askok joten dabe opioideak hartzera. Hortik adikzinoak sortzen dira eta gogoratu behar da gaindosiek heriotzak eragiten dabezala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00