Mikel Bizkarra eta marea laranja martxan dira!

Euskal Euskadi taldeak Itzulian agintzeko asmoa daukola aitatu dau

Mikel Bizkarra: “Talde polita daukogu denboraldiari aurre egiteko”

Mikel Bizkarra (Mañaria, 1989) txirrindulari bizkaitarrak bere 16. denboraldia hasi barri dau txirrindularitzan profesional mailan. Orbea Continental, PinoRoad eta Euskadi Basque Country Murias taldeetan ibili ostean, 2020an Euskaltel Euskadik fitxatu eban, marea laranjaren erreferenteetako bat izateko. Itzuli handietan, 5 aldiz parte hartu dau Espainiako Itzulian, bere sailkapen onena hamazazpigarrena izanda 2018an. Urte hartan be bigarren izan zan Aragoiko itzulian, mendiko mailota jantzi eban eta etapa bat irabazi.

Pasa dan astegoienean Andaluzian izan da Euskaltel Euskadi. Taldeko bik min hartu eben, baina ezusteko ezbeharrak alde batera lagata, euskal taldeak itzuli ona burutu eban, baita Bizkarrak be. Gogotsu dago denboraldi honetarako, talde polita osotu dabe eta gazteei laguntzeko prest agertu da Mikel Bizkarra. Halan da be, ez dakit bere azken denboraldia izango ez ote dan…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00