Txapelketa hasierako ohiko saioa izan zala esan deusku antolakuntza taldeko Etxahun Lekuek, tensoa baina gauza politekin

Gai aldetik, aitzakia bako saioa izan zan

Mikel Goiriena aurrera Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Mungiako saioan

Mikel Goiriena / Bizkaiko Bertsolari Alkartea

Etxahun Lekuegaz aztertu dogu Bizkaiko Bertsolari Txapeolketako lehenengo kanporaketea. Lekuek esan deusku saioko irabazlea, Mikel Goiriena, batez be ganbarakoan ibili zala ondo.

Beraz, Mikel Goirienak kantauko dau BBT-ko Santurtziko finalaurrekoan, Mungiako lehenengo saioa irabazita. Hurrengo hau izan zan sailkapena Mungian:

  • Mikel Goiriena Larrazabal———– 476.5
  • Txaber Altube Sarrionandia——- 461.5
  • Araitz Katarain Mugarza———— 446
  • Peru Vidal Gurrutxaga—————- 439
  • Koldo Muñiz Aldamizetxebarria- 427.5
  • Izaro Bilbao Arostegi—————— 383

Jente ugari batu zan Mungian eta giro itzela egon zan. Jente gazte asko batu zan lehenengo kanporaketan, besteak beste bertsolari gazteen parte hartzeak erakarrita.

Hurrengo kanporaketea Gernika Lumon izango da domekan, urriaren 8an, arratsaldeko 17.00etan, Lizeo antzokian. Bertsolariak hurrengo honeek izango dira: Arkaitz Zipitria, Bittor Altube, Ibai Amillategi, Iker Garitagoitia, Julen Ibarguengoitia eta Mikel Retolaza.

  • Arkaitz Zipitria
  • Bittor Altube
  • Ibai Amillategi
  • Iker Garitagoitia
  • Julen Ibarguengoitia
  • Mikel Retolaza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular