Gatikan egin dogu aste honetako Herriz Herri saioa. Mungia eskualdeko herria, Plentzia, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Loiu, Derio, Mungia, Urduliz eta Laukiz herriak daukaz mugakide. Auzoen artean, Butroe, Garai, Gorordo, Igartua, Libarona, Sertutxa, Ugarte eta Zurbano aitatu geinkez. Eta Butroe ibaia igarotzen da udalerritik. 1.600 biztanle inguru bizi dira berton, Eustat-en datuen arabera.
Mikel Larrazabal alkateak legegintzaldi honetarako daukiezan erronkak, izandako proiektuak, eta Espainia eta Frantzia arteko interkonexino elektrikoaren proiektuaren inguruko polemikea azaldu deuskuz.
Bestalde, orain hilabete batzuk jakitera emon zan Lemoizko zentral nuklearra eta Gatika lotzen dabezan tentsino altuko lineak kendu egingo dabezala 51 urte eta gero, 49 poste elektriko eta 120 kilometroko kablea kanpora doaz. Mikel Larrazabal alkatea pozik agertu da.