"Pello Bilbao dala eta ilusinoz jarraitu dot aurtengo Frantziako Tourra" esan dau Mikel Magunazelaiak

Foruko alkateak 27 urte daukaz eta herriko erronkak zehaztu dauz

Mikel Magunazelaia: “Munduko txirrindulari onenen artean Pello Bilbao egotea ohore bat da”

Herriz Herri saioa egiteko Forura joan gara. Udalerriak 9 metro koadro daukaz. Oka ibaiaren mendebaldean kokatuta dago, Urdaibaiko bihotzean. Mugakide daukaz Gernika, Errigoiti, Kortezubi eta Murueta. Mila biztanle inguru bizi dira herrian. Elexalde da herrigune nagusia. Hementxe dagoz udaletxea, eleizea, kulturetxea… Eta herrigunetik haratago, beste 6 auzo dagoz: Gaitoka, Baldatika, Landaberde, Armotxerri, Urberuaga eta Atxondo.

Herriko egoera orokorra aztertu dogu Mikel Magunazelaia alkateagaz. Alkate gaztea da Mikel, 27 urtekoa, eta lehenengo legegintzaldiak (2015-2019) pandemiagaz bat egin eban. Aurton Udalak lehiaketa publikora atara dau Foruko taberna barria, eta honen garrantziaz berba egin dau Mikelek. Ganera, Pello Bilbaoren figurari jagokon garrantzia eta forutarrak sentiduten daben ohorea be aitatu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00