Urtebete dauka orain proiektua garatzeko

Tene Mujika bekea irabazi dau Mikel Sotok

Mikel Soto: “Jon Mirande liluragarria zan”

Mikel Soto / Bizkaia Irratia

Jon Miranderen ganeko proiektuagaz lortu dau Mikel Sotok aurtengo Tene Mujika bekea. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak emoten daben bekea da honakoa. Euskal Herriko historia hurbilaz ez-fikzinozko proiektuak saritzen dira beka honen bitartez. Mikel Soto editore ohi, irakasle eta idazleak, pozez eta arduraz jaso dau laguntzea. Mirande: herriminez, ezin-minez dauka izena bere proiektuak. Jon Miranderenganako faszinazinoa aitortu dau Sotok.

Harremana abertzale bretoiakaz eta biografia

Jon Miranderen lana hobeto ezagutzea litzateke helburua. Horretarako, batetik, abertzale bretoiakaz izan eban harremana ikertuko dau Sotok. Dino, oso gitxi dakigula horretaz. Jon Miranderen biografia osotzea be bada bere asmoa. Dibulgazino on bat egin nahi dau hain zuzen. Idurre Eskisabel, Eneko Bidegain eta Cira Crespok osotu dabe Tene Mujika bekea nori emon erabagitzeko epaimahaia. Mikel Sotok orain, urtebeteko epea dauka proiektua garatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00