Minbizia mingarria eta sufrimendu eragilea da kasurik gehienetan. Baina minbizia sortzailea be izan leiteke, eta Urtzi Ugalderen kasuan holakoxea da. Bere amak minbizi euki eban, horrek dakarren guztiagaz, eta berak Ama Koadernu edo Artefaktua sortu eta amari oparitu eutson, sorpresa moduan. Ama liburuxkan Ugaldek berak idatzitako poemak eta olerkiak jasoten dira.
Ganera, Ugalde aurtengo Durangoko Azokan izango da. Bestalde, aurkezpen desbardinak egingo ditu Euskal Herrian zehar. Aurkezpenetan minbiziaren gaiari erreparatu gura deutso autoreak solasaldien bitartez. Esaterako, Bilbon izango da Ugalde datozan asteetan. Egindako poemak eta olerkiak gaixotasuna arintzeko baliogarriak izan dira berarentzat. Horren ondorioz, espero dau antzeko egoeran dagozan beste pertsona batzuentzat be lagungarri izatea.
