Arkaitz Carracedo doktoreak azken hogei urteetan lortutako aurrerapausuak nabarmendu dauz

CIC bioGUNE da laguntzen onuradunetariko bat

Minbiziaren Kontrako Bizkaiko Alkarteak 3 miloi euro bideratu dauz ikerketarako

Laguntzak minbiziaren ikerketarako / Bizkaia Irratia

CIC bioGUNEko Arkatiz Carracedo doktorearentzat oso albiste ona da minbiziaren kontrako Bizkaiko alkarteak ikerketa arlora bideratutako laguntzea. Aurreko barikuan emon zan jakiten minbiziaren kontrako Bizkaiko alkarteak hiru miloi eurotik gorako hamabi laguntza barri onartu dauazala ikerketarako. Bizkaian inoiz emon dan laguntzarik handiena da.  Laguntza horreen onuradunetariko bat izango da CIC bioGUNE. Bertatik, Arkaitz Carracedo doktoreak esan deusku, barri oso ona dala honakoa, kontuan hartuta orain hamar urte horren herena emon zala.

Birikietako minbizia

%70ko biziraupena lortzeko erronka izenekoaren barruan, zelula txikietako birikietako minbizia ikertzeko proiektua sartzen da. Ikerketa hau 12 de Octubre ospitaleko Luis Paz-Ares doktoreak eta Vall d’Hebroneko Onkologia Institutuko Marcos Malumbres doktoreak koordinauko dabe. Ikerketa honetan hartuko dau parte Arkaitz Carracedok. Datorren astean abiatuko dan ikerketea izango da. Laguntza honez gain, Bikaintasun Programa izeneko atalaren barruan, ikerketa zentroei be bideratuko deutse laguntzea minbiziaren kontrako alkarteak. Zientzia globalaren barruan euren posizinoa hobetzea da asmoa. Laguntza honen onuradunetariko bat izango da CIC bioGUNE. Azpiegiturea indartu eta talde gazteak bultzatzeko balioko dauala esan deusku Carracedok. Azkenaldian aurrerapausu asko lortu da minbiziari aurre egiteko eta baikor egoteko arrazoiak dagozala uste dau doktoreak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00