Memoriaren Eguna da gaur, eta han hor hemenka ekimen ugari egingo dira, era askotako indarkerien biktima izan diran pertsonen eta ingurukoen omenez. Horren harira, Durangora jo dogu, horretaz eta bestelako batzuez berba egiteko. Bertan omenaldia antolatu dabe gaur, biktimen oroimenez, eguerdiko 12:00etan Ezkurdiko monolitoan. Mireia Elkoroiribe Durangoko alkateak esan deuskunez data esanguratsua da gaurkoa: “Gertatutako guztia gogoratzea garrantzitsua da”.
Durangon martiaren 31ko bonbardaketen biktimak eta ondorioak be hor dagoz. Hile honen amaieran Alemaniako presidenteak osterea egingo dau Gernikara. Bertako bonbardaketen biktimen aldeko keinua izango da. Elkoroiribek uste dau holakoak garrantzitsuak dirala eta ondo legokela holakoren bat Durangon be egitea: “Danok egin behar dogu alkarlana, helburua bakea lortzea dalako”.
Merkatu Plaza inaugurau dabe
Bestelako gai batzuen artean, asteburuan Merkatu Plaza barrituaren inaugurazino ekitaldi ofiziala egin da. Datorren urteko proiektuen artean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Gaitasun Handiko Osasun Zentrorako diru partida aurreikusi dau, 500.000 euro ingurukoa. Horrez gain, anbulantzia zerbitzu medikalizatua be hobetuko da.
