Bihar eta etzi egingo da foruma Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

"Kristalezko Begi Bat" irakurriko da eguenean Arriaga antzokian etenik barik

Miren Agur Meabe protagonista asteon Bilbo Zaharra Forumean

Miren Agur Meabe / Bizkaia Irratia

Bilbo Zaharra euskaltegiak hirugarren hiruhileko jardunaldiak daukaz asteon, foruma eta irakurraldi jarraitua.
Bihar eta etzi izango da foruma, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan eta eguenean irakurraldi jarraitua Arriaga antzokian. Miren Agur Meabe idazlea aukeratu dau aurten Bilbo Zaharra Euskaltegiak. Bertatik, Paulo Alberdik esan deusku arrazoi bat baino gehiago izan direla Meabe aukeratzeko. Egungo literaturaren ikur dala dino.

“Kristalezko Begi Bat”

2013. urtean Miren Agur Meabek argitaratutako “Kristalezko Begi Bat” izango da biharko eta etziko forumean mintzagai. Bihar, Josune Muñoz izango da berbetan batetik, euskal filologoa eta Skolastika taldearen sortzailea, eta bestetik Seroie musika taldea. Muñoz, genero-ikerketan aditua da. Euskal emakumeen literatura izan dau ikergai nagusienetakoa. Seroie Bermeoko musika taldea da. Gorka Abaunza DJak eta Amaia Gabantxo abeslariak osotzen dabe. Gabantxo, Chicagoko Unibertsidadeko irakaslea da eta ingelesera itzuli dau Miren Agur Meaberen “Kristalezko begi bat”. Etzi, bitartean, Miren Agur Meabe berak eskeiniko dau berbaldia. “Flash batzuk nire begi kutunari” izena jarri deutso idazleak. Berbaldi biak iluntzeko zazpiretan hasiko dira Euskaltzaindiaren Bilboko Plaza Barriko egoitzan. Ez da sarrerarik ordaindu behar. Eguenean bitartean, “Kristalezko Begi Bat” irakurriko da askoren artean Bilboko Arriaga antzokian goizeko zortziretatik ordubietara bitartean. Berrehun lagun baino gehiagok irakurriko dabe, tartean, Euskal Etxeetako kideak edo Bilboko ikastetxe desbardinetako ikasleak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00