"Basa" nobelearen ostean, "Pleibak" bere liburu barria kaleratu dau Miren Amurizak

"Pleibak" (Susa) Durangoko Azokan gehien saldu dan liburuen artean dago

Miren Amuriza: “Enpollona eta maloten dikotomiatik harago ikustea garrantzitsua da”

Miren Amuriza / Susa argitaletxea

Miren Amuriza Plazak, Susa argitaletxearen eskutik Pleibak izeneko liburua dakar. Labatik ia atara barria eta Durangoko Azokan gehien saldu dan liburuetariko bat da. Liburuan instituto sasoiko kontakizunak eta berba batzuk ahoskatzen diran moduan idatzita topauko doguz. “Sonoridaderi lotuta berba batzuk ahoskatzen doguzan moduan agertzen dira. Lexikoan malgu jokatu dodan moduan, sintaxia asko zaindu dot ” azaldu deusku Miren Amurizak gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.

Bi neskaren arteko laguntasun harremanari erreparatzen deutso. Neska horreen izenak Jone eta Polly dira, Berrizkoak dira nekazal auzo batekoak, bata baserri batekoa, bestea txalet baten hazitakoa. “Nerabezaroan barrura begira gagoz asko, baina baita kanpora begira be, joko doble hori asko emoten da. Gauza bat da institutora zelan jantzita zoazen eta beste bat etxean darabilzun pijamea. Ez da dana zuri edo baltz” azaldu deusku idazle berriztarrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00