Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko egunari begira, pornoak interneten bidez gazteengan sortzen dauen jarreran jarri dau fokoa Emakundek. Gaztetxoen sexu heziketea pornografiaren esku iztearen arriskuaz ohartarazo nahi dabe kanpaina horregaz. Miren Elgarresta Emakundeko burua euki dogu gaur Goizeko Izarretan saioan.
“Familiek gaztetxoek erabilten dabezan materialak ezagutu beharko leukiez. Gazteen artean pornoaren kontsumoa ahalik eta beranduen ailegau beharko litzateke” adierazo dau Emakundeko buruak.
Barakaldoko kasua
Epaitegiak argitu dau ustez ertzain bati pistola lapurtu eutsan Barakaldoko gaztea beste auzi bategaitik itxi dabela aske. Bilboko Guardiako Epaitegiak auzi horregaitik laga eban aske, ez ustez ertzainari pistolea ostuteagaitik. Kontua da indarkeria matxisteagaitik aurrekariak daukazan 19 urteko mutilak aske jarraitzen dauela eta bere bikotekide ohiari babes neurriak areagotu deutsezala. “Zaila da ulertzea epaileak aske laga izana” adierazo dau Elgarrestak.