Zedarriak lobby-ak zabaldutako mezuaren kontra egin dau ELA sindikatuak

"1.795 euroko gitxieneko soldata propio bat behar dogu" esan dau ELAko idazkari nagusiak

Mitxel Lakuntza: “Euskerearen aldeko presinoa areagotu behar dogu”

Mitxel Lakuntza (ELA sindikatua) / Bizkaia Irratia

Goizeko Izarretan irratsaioan, Mitxel Lakuntza, ELA sindikatuaren idazkari nagusia izan dogu gaur. Israel eta Hamasen arteko su-etenaz galdetuta Lakuntzak gogor kritikatu du Israelen genozidio politikea, 46.000 palestinarren heriotzea eragin dauen gatazkaren testuinguruan. Era berean, Europako eta AEBetako gobernuak konplize dirala  salatu dau Lakuntzak “armamentu eta laguntza militar masiboa emoteagatik”.

Zedarriak euskal lobby-ak atzo berbaldia emon eban Eusko Jaurlaritza, Aldundi eta gizarte ordezkari askoren aurrean, esanaz, armagintza eta zentral nuklearrak sustatu beharko litzatekezala. “Gaur egun, kapitalismoaren proposamen nagusia militarizazinoa eta zentral nuklearren sustapena dira” salatu dau ELAko buruak. Hori dala eta, euskal gizartea beste parametro politiko batzuetara eroateko beharraz berba egin dau Lakuntzak. “Zerbitzu publikoen eta trantsizino ekosozialaren aldeko apostua egin behar da” gaineratu dau.

Gitxieneko soldata propioa eta automobilgintzea

Gitxieneko soldata propioa ezarteko negoziazinoa otsailren 6an hasiko da. ELAren arabera, 1.750 euroko gitxieneko soldata beharrezkoa da Euskal Herrian, langileen prekarietateari aurre egiteko. Lakuntzak gogorarazo dau, ordea, euskal erakundeek ez dabela eskumenik gai honetan legerik egiteko eta horregatik, Eusko Legebiltzarrean lege-ekimen bat martxan jartzeko asmoa dabela. Bestalde, automobilgintzaren erronkez Lakuntzak uste dau sektorea trantsizino garaian dagoala eta enpresek aniztasuna eta egokitzapena sustatu behar dabezala. “Automobilgintzea ez dago momentu kritiko batean” azaldu dau ELAko idazkari nagusiak.

Euskerea

Euskerearen kontrako azken epai judizialak gogor kritikatu dauz Mitxel Lakuntzak. “Epaileek euskerea diskriminatzaile lez aurkezten dabe. Herri bezala, pauso bat harago joan behar dogu, euskerearen aldeko presinoa areagotuz eta beste diskurtso bat eregiz” azpimarratu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00